XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lavanderia Kaos: Valdepeñasko kakak Ohizko fantzine ugariren artean beste bat gehiago dugu Valdepeñas herritik igorri diguten Lavanderia Kaos hau 6. alea oraingoa.

Goitik behera marrazki, foto, eta testu mordoaz beterikoa, punk musikaren nahiz mogidaren berri emanez guztietan.

Musikari dagokionez, talde mordoarekin eginiko elkarrizketak nagusituko dira Lavanderia Kaosen, tankera honetako fantzine gehientsuenetan bezala.

Portugalgo Cagalhoes direla. Madrilgo 37 ostias, urrutirago joanda Peruko eszena punkiaren nondik norakoa, Malaña arrasatearrak, Geronako Maximo Bolumen, Brasilgo Kolera eta Tropa Suicidak azkenez hartzen dute leku gehientsuena bertan, punk mogidaren ardatz sendoena musikarena dela frogatu nahian edo... edo punk musika (eta besterik) oso gustoko dutelako akaso....

Bada gehiago ere, ez pentsa: Soldaduskaren aurkako artikulutxo bat.

Valdepeñas utzita beste muturrean dagoen Australiako kanguruen aldeko oihu bat ere, Balearesetako Els Gnomos talde anarkoaren berri ematen da, Arrasateko Kolektibo bolingasekin txapurreatzen eta Sta. Koloma de Gramaneteko mogidak kontatzen dituzte.

Betikoak 100 pezetaren truke.

Ismael Ledesmak egiten du.

C/ Trav. Sor candida, 2. Valdepeñas.